Haur guztiak jaiotzen diren unetik euren identitatea izatea ezinbestekoa deritzogu. Gizarte baten partaide direla ikusteko,erregistratuak izateko, pertsona izanik, izen bat eduki, jatorri bat…honela onartuak direla edota denak garrantzitsuak direla ikusteko. Identitateak, guztiek gizaki moduan eskubide batzuk dituztela ikustarazten die. Gainera, besteengatik desberdintzen gara honi esker.
Horrez gain, berdintasuna ere oso garrantzitsua deritzogu. Guztiak garrantzitsuak garela ikusi behar dugu, desberdintzen gaituzten hainbat faktore edo ezaugarriak barne eskubide berdinak ditugula jakin behar dugu. Eta honekin, inor ezaugarri bat edo bestea duelako besteak baino gehiago ez dela argi izan eta guztiak tratu berdina jaso. Badakigu ordea, gizartean hori askotan ez dela ematen, batzuk tratu pribilegiatua jasotzen dutela bizitzan eta guztiok ez garela egoera berdinetan bizi.
Berdintasuna oihukatzen dugun mundu honetan, errealitatea gustatuko litzaigukeenaren berdina ez dela ohartzen gara. Berdintasuna ez da eremu guztietan ematen. Aurkaritza horrek, bideoan ikusiriko ondorioak sortzen ditu: haurrek inguruko gizarteak erakutsiriko errealitatea sinetsiz , balore horiek barneratuz eta kasu honetan, etorkinei gutxietsiz . Pentsamenduak gizartean bizitzen dugunaren islada dira eta honek autoestima baxutzea ekar dezake. Guztion esku dago hori aldatzea: errealitatea eraldatzea eta gizarte berri bat eraikitzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario