ONGI ETORRI BLOGERA!!!

jueves, 15 de diciembre de 2011

Dibertsitatearen onurak

Denbora osoa ari gara kultura aniztasunaren onarpenaren bila, honen alde borrokatuz eta alde onei begira. Jada ordea, ez gabiltz soilik sozializazio eta berdintasun bila. Ez gara ari gizartean etorkinen integrazioari bakarrik begira, nahiz eta hori izan gure xede nagusia.
Oraingo honetan, aniztasunak guri dakartzan abaintailez arituko gara, batez ere, etorkizunari begira.

Horretarako, lehenik eta behin, aniztasun kulturalari buruzko informazio garrantzitsuena jasotzen duen powerpoint bat daukazue ikusgai.



Behin argi izanda esanahia, abantailetan oinarrituko gara. Aurreko sarreran aipatu ditugu batzuk, enpatia, sozialismoa, kritikotasuna...baino gu oraindik eta harago joan nahi dugu. Gu pertsona bezela aberasten gaituen faktoreez at, badira beste hainbat abantaila ere. Esaterako, lana bilatzerako orduan. Zer gertatzen da bi pertsona, oso curriculum ona dutenak, lan bila badabiltza eta bietako bat hizkuntza askoren jakitun bada eta bestea ez? Hizkuntza asko dazkiena hartzen dute lanerako. Azkenean, atzerrira bidaia bat edo beste egin behar bada edota kanpotarrekin komunikatu, hizkuntzak ezinbesteko ditugu eta gainera, zoazen kulturaren berri izan behar dugu. Beraz, hemen beste maila batera egin dugu salto, kultura (hizkuntza batez ere) eta komunikazioaren arteko erlaziora.

No hay comentarios:

Publicar un comentario