ONGI ETORRI BLOGERA!!!
Mostrando entradas con la etiqueta kultura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kultura. Mostrar todas las entradas

jueves, 15 de diciembre de 2011

Ondorioak.

Aurretik aipaturiko testu zatiei erreparatuz eta egindako azterketak direla eta, argi geratu da zein jarrera izan behar dugun gainontzeko kulturen aurrean. Beti ere, errespetu eta abaintailei begiratu behar diegu. Horrez gain, guztiok dakiguna elkarri zabalduz edo hedatuz eta honela pertsona bezela aberastuz.

Baino batzuetan jarrera hau bultzatzea ez da hain erreza gizarteko kide guztiengan. Beraz, txikitatik hasi behar dugu hau lantzen. Horretarako, eskolez balia gaitezke, non irakasleek ikasleei gai honen berri emango diote eta ahalik eta ondoen.

Jarraian, gai hau lantzeko, irakasleentzat gida bat uzten dizuet, lagungarri izan ahal zaizuelakoan.


Sustatu guztion artean jarrera hau! Elkartrukean eraiki dezagun gizarte edo errealitate berri bat.
Hau guztia, aberastasun kulturalaren garrantziaz jabetzeko egina dago eta baliagarri zein interesgarria egin zaizuela espero dut.

lunes, 28 de noviembre de 2011

Hezkuntza eta kultura.

Integrazio programa hauek ordea, ez dira kalean bakarrik ikusten, gizarteko hainbat eremutara hedatuta daude.  Hezkuntzara ere heldu zaizkigu programa hauek eta haurrak txikitatik moldatzen dira hemengo kulturara. Hainbat balore eta ohiturekin hezitzen zaie.  Etorkinei erreperatzen badiogu, zailtasun  handiena hizkuntza dute. Askok egiten dute hizkuntzarekin talka, eta laguntzak behar dituzte honen ikaskuntzan. Gure kulturan zentratuz, euskara guztiz hizkuntza berezia dugu, jatorri  ezezaguna duena eta beste hizkuntzekin alderatuz, bateratasun gutxi dituena. Hau honela izanik, ikastetxeetan errefortzu klaseak jartzen dituzte  , bai ikasle bai gurasoentzat.

Ikastetxez kanpo ere baditugu gure kultura ezagutzea ahalbidetzen diguten hainbat erakunde. Hizkuntzarekin jarraitzen badugu, kalean euskara irakasten duten hainbat akademia ditugu, euskaltegiak deritzenak. Hauek gure hizkuntza ezagutu eta erabilera egokia ematez arduratzen dira. Bestalde, kultura ez da hizkuntza bakarrik,ohitura, janzkera, musika, sinesmen… osatzen dutela badakigu. Hauetako  ezaugarri asko (musika, ohitura, janzkera) dantza taldeek jasotzen dituzte, beraz hauen garrantzia azpimarratu nahi nuke. Dantza bakoitzaren atzean bere istorioa dago. Hona hemen hainbat euskal dantzen bideoak:


Ikusitako dantzak, dantza soil batzuk badirudite ere, gure kulturaren parte dira. Asko ikas dezakegu horietatik eta hori dela eta, edozein animatuko nuke hauek ikastera!