ONGI ETORRI BLOGERA!!!

miércoles, 14 de diciembre de 2011

Besteengandik ikasiz, festa kulturalak.


Gure kultura hedatzea eta ezagutzera ematea interesgarria izan daiteke. Honela, guk gure jatorrien berri izateko aukera izango dugu, gure parte eta oinarri diren ondareak ezagutzeko. Gainera, askotan ez ditugu baloratzen edota ahaztu egiten zaigu hauen garrantzia, eta sustatzeko era bat izan daiteke, indartzeko modu bat. Guri kulturak nortasuna ematen digu eta pertsona bezela osotzen gaitu, gure pentsamenduekin, ideologiekin... Beraz, zer dela eta ez ezagutu besteen jatorria? Zergatitik ez interesatu besteek duten bizitzaren ikuspegiaz? Batzuk besteengandik ikasteko aukera paregabea dugu. Horretarako, hainbat ekintza ezberdin egin ditzakegu baino hezkuntza eremuan zentratuko naiz jarraian. Zenbat aldiz entzun ditugu ,eskoletan esaterako, ekitaldi ezberdinak ospatuko direla (bakearena, euskararena...) eta zenbatetan izan gara horietako partaide? Egia esan, askotan. Ekitaldien artean festa kulturalak aurki ditzakegu. Honelako proiektu bat prestatzea oso egokia litzateke sozialismo, integrazio, berdintasun, enpatia...lantzeko, non azken emaitz bezela, honelako festa bat aurkituko genuke. Bertan, gune ezberdinak bereiztuko genituzke. Gune bakoitzean, eskolan aurkitzen diren ikasle etorkinei erreparatuz, euren kulturen errepresentazioa egiten duen zerbait egongo da, hala nola, kirolak, dantzak, musika,jolasak... Modu honetan, umeek dibertituz eta ongi pasatuz kulturen ideia bat egingo dute. Era berean, ikasleen eta kulturen parekotasuna emango da, guztiak maila berean ezarriz. Jarraian, link hau uzten dizuet. Bertan, Madrilgo ikastetxe bateko festa kulturalaren planteamendua agertzen da. Interesgarria izan daitekeelakoan, irakurtzea gomendatuko nizueke. http://www.magisnet.com/noticia/474/


                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                   


No hay comentarios:

Publicar un comentario