ONGI ETORRI BLOGERA!!!
Mostrando entradas con la etiqueta integrazioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta integrazioa. Mostrar todas las entradas

miércoles, 14 de diciembre de 2011

Besteengandik ikasiz, festa kulturalak.


Gure kultura hedatzea eta ezagutzera ematea interesgarria izan daiteke. Honela, guk gure jatorrien berri izateko aukera izango dugu, gure parte eta oinarri diren ondareak ezagutzeko. Gainera, askotan ez ditugu baloratzen edota ahaztu egiten zaigu hauen garrantzia, eta sustatzeko era bat izan daiteke, indartzeko modu bat. Guri kulturak nortasuna ematen digu eta pertsona bezela osotzen gaitu, gure pentsamenduekin, ideologiekin... Beraz, zer dela eta ez ezagutu besteen jatorria? Zergatitik ez interesatu besteek duten bizitzaren ikuspegiaz? Batzuk besteengandik ikasteko aukera paregabea dugu. Horretarako, hainbat ekintza ezberdin egin ditzakegu baino hezkuntza eremuan zentratuko naiz jarraian. Zenbat aldiz entzun ditugu ,eskoletan esaterako, ekitaldi ezberdinak ospatuko direla (bakearena, euskararena...) eta zenbatetan izan gara horietako partaide? Egia esan, askotan. Ekitaldien artean festa kulturalak aurki ditzakegu. Honelako proiektu bat prestatzea oso egokia litzateke sozialismo, integrazio, berdintasun, enpatia...lantzeko, non azken emaitz bezela, honelako festa bat aurkituko genuke. Bertan, gune ezberdinak bereiztuko genituzke. Gune bakoitzean, eskolan aurkitzen diren ikasle etorkinei erreparatuz, euren kulturen errepresentazioa egiten duen zerbait egongo da, hala nola, kirolak, dantzak, musika,jolasak... Modu honetan, umeek dibertituz eta ongi pasatuz kulturen ideia bat egingo dute. Era berean, ikasleen eta kulturen parekotasuna emango da, guztiak maila berean ezarriz. Jarraian, link hau uzten dizuet. Bertan, Madrilgo ikastetxe bateko festa kulturalaren planteamendua agertzen da. Interesgarria izan daitekeelakoan, irakurtzea gomendatuko nizueke. http://www.magisnet.com/noticia/474/


                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                   


martes, 22 de noviembre de 2011

Integrazio programak

Gizarte eta kultura berri baten integratzea ez da hain erraza izaten kasu guztietan. Batzuetan, bertako biztanleek etorkinengan erakusten duten aurkaritzak egoerara moldatzea zailtzen digu baina beste batzuetan gure ohiko ohiturak alde batera utzi beharra oraindik eta zailagoa egiten zaigu. Ez da hain erraza bizimodu berri batera egitea, horregaitik horretan oinarritzen diren hainbat programa jarri dira abian etorkinei laguntza gisa.
Programa horren inguruan mintzatzen den aldizkari bat aukitu dut eta oso interesgarria iruditu zait, Migraciones deiturikoa. Sergio Carrerak idatziriko artikulua zehazki, inmigranteen integrazioan zentratzen da. Hona hemen laburpen txiki bat:
“Este artículo ofrece un estudio comparado sobre las políticas y estrategias relativas a "la integración de inmigrantes" en Alemania, Austria, Bélgica, Dinamarca, España, Francia, Holanda, Letonia y Polonia. Tras exponer brevemente los modelos tradicionales de integración de inmigrantes, se analizan las tendencias generales experimentadas por los programas de integración en estos países, prestando especial atención al contenido y destinatarios de estos programas, y a los mecanismos ejecutorios destinados a garantizar su cumplimiento. Como veremos, se está experimentando una tendencia incipiente hacia un entendimiento y puesta en práctica de "la integración social de inmigrantes" como una condición jurídica obligatoria para que los colectivos cultural y étnicamente diferenciados sean "globalmente incluidos" en la sociedad receptora y en el conjunto de la nación. La participación vinculante en los programas de integración constituye un ingrediente esencial del marco jurídico de inmigración, y un requisito clave para que los inmigrantes puedan tener acceso a un "estatuto jurídico seguro ". Existe un "nexo" entre las dimensiones de la inmigración y la integración que puede hacer peligrar el ínterculturalismo y la diversidad que son propias de la naturaleza misma de la UE.”

Laburpen honi erreparatuz, ikus dezakegu artikulu hau gehienbat Europa mailan oinarritzen dela. Hala ere, bertan azaltzen dena oso praktikoa eta baliagarria izan daiteke edozein pertsona eta lekuentzat. Artikuluan, integrazio globala eskatzen da, hau da, integrazio soziala ez ezik, juridikoaren garrantzia ere nabarmentzen da.

http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=2200366