Kultura ezberdinen berri izateko, aurreko sarreran aipatu dudan moduan, festa kulturalak egin ditzakegu. Hauekin ordea, kulturen ideia bat baino ez dugu egiten, ez dago denborarik ondo ezagutzeko edota sakontzeko. Azken batean, kultura bat ondo ezagutzeko, nahitaezkoa da zure azalean bizitzea, hau da, bertan izatea.
Badira hainbat eta hainbat erakunde edo akademia, beste kulturak ezagutzeko aukera ematen digutenak. Hauen helburu printzipala hizkuntza lantzea da, hori baitugu komunikazioaren oinarri zein iturri. Baina bestalde, honek beste zenbait abaintaila dakartza, bizitzeko era berria, ideologia, ohiturak...Oso aberasgarria da hau guztia ezagutzea edo behintzat kontuan izatea, kritikotasuna eta enpatia jarrerak bultzatzen baititu. Gainera, autonomia eta sozializazioa ere landuko litzateke, kanpora irtetean hainbat herrialdetako jendearekin biltzen baitzara eta lagun berriak egiteko aukera paregabea litzateke
Hona hemen, atzerrirako programetan espezializatuak diren erakunde baten katalogoa: euren eskaintzak, esperientzia, helburuak...
http://www.cls-idiomas.com/cls-cursos-2011.pdf
Bertan, familietan eta residentzietan eskaintzen da alojamendua. Horrez gain, programa bat daukazu, ekintza ezberdinez josita, beti ere, bidaiari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko asmoarekin.